Aitor Etxebarria, Arantxa Tapia eta Joxe Anjel Zaldua, hitzarmena sinatu aurretik. (@arantxa_tapia)
Eusko Jaurlaritzak hainbat lan egin behar ditu Orioko portuan, plaza oinezkoentzat utzi eta autoen herriko sartu-irteerak kai aldetik egitea posible izateko. Lanak Herriko Plaza 5 eraikinaren parean egingo dituzte, eta tarte horretan kai aurreratua egingo da.
Lan horiek kofinantzatzeko, hitzarmena sinatuko dute Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak gaur, Orioko udaletxean. Bertan izan dira, Orioko Udaleko ordezkariez gain, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua eta Aitor Etxebarria Portu zuzendaria.