Lourdes Salsamendi izango da Orioko EAJren alkategaia hurrengo udal hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 11

Agintaldi honen amaieran zortzi urte beteko ditu Salsamendik Orioko Udalean zinegotzi lanetan

Orioko EAJk jakinarazi du Lourdes Salsamendi Goñi izango dela 2019ko udal hauteskundeetan alderdiaren zerrendaburua. Hurrengo egunetan aurkezpen ofiziala egingo badute ere, Salsamendik adierazi du, "oso gustura" dagoela erronka berriarekin, eta "Oriok etorkizun oparoa izan dezan lan egiteko ilusio handia duela". Agintaldi honen amaieran zortzi urte beteko ditu Salsamendik Orioko Udalean zinegotzi lanetan, eta gogotsu dago Orioren alde lanean jarraitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide