Ibai Marin
Hira taldeko buru izan zenak pop-rock doinuak bildu ditu
Bidean naiz izeneko lan berrian, hainbat musikarirekin elkarlanean. Diskoa entzun nahi dutenek
Badok euskal musikaren atarian dute horretarako aukera.
Marinek kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, azaroaren 9an Tabakalerako Kutxa Kultur aretoan, 20:00etan hasita; sarrera doakoa izango da. Horrez gain, Donostiako Fanc dendan ere zuzeneko emanaldia eskainiko du Orion bizi den donostiarrak diskoa aurkezteko, azaroaren 24ean, 19:00etatik aurrera.