Aimar Irigoien, atzo, txapelketaren une batean. (Tolosaldeko Ataria)
Gipuzkoako I. Harri Handien Txapelketa jokatu zen atzo, igandean, Zizurkilgo Zimiterioan, eta Aimar Irigoien errezildarrak, Jon Unanue
Goenatxo III.a azkoitiarrak, Aimar Galarraga oriotarrak eta Iban Ugartemendia
hernialdearrak neurtu zituzten indarrak. Guztira 5.875 kilo altxatuta, errezildar harri-jasotzailea nagusitu zen txapelketan, eta haren atzetik geratu zen Galarraga, 4.000 kilo jasota. Sailkapenaren hirugarren postua, berriz, azkoitiarrak eskuratu zuen, 3.975 kilo bizkarreratu ostean.
Harri-jasotzaileek honako lau harri hauekin egin zituzten probak: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.