Jose Luis Kortak Kaikuko entrenatzaile izateari utziko dio

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 2a

Kaikuk Korta entrenatzaile zela 2008an TKE ligara igotzea lortu zuen; 2011n, 2012an eta 2013an liga irabazi zuen, eta 2009an eta 2012an Kontxako Bandera.

Jose Luis Korta, artxiboko irudian Kaikuko zuzendaritza taldeak ohar bidez jakinarazi du, Carlos Rodriguez izango dela arraun taldearen entrenatzaile berria. Beraz, Jose Luis Kortak Kaikuko entrenatzaile izateari utziko dio 69 urterekin. Kaikuk Korta entrenatzaile zela 2008an TKE ligara igotzea lortu zuen; 2011n, 2012an eta 2013an liga irabazi zuen, eta 2009an eta 2012an Kontxako Bandera. Horregatik, zuzendaritza berriak Kortari eskerrak eman dizkio "azken hamar urte hauetan egin duen ahaleginagatik eta erakutsi duen arduragatik".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide