Auto istripua gertatu zen atzo iluntzean Orion, Botaleku inguruan

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 4a

N-634 errepidean auto bat aldapa batetik behera erori zen, eta gidaria ibilgailutik atera ezinik geratu zen.

Horrela geratu zen ibilgailua istripuaren ondoren. (Twitter: SOS Deiak 112) Atzo 20:00ak aldean, auto istripua gertatu zen Orion, N-634 errepidean, Botaleku inguruan. Auto bat galtzadatik atera zen eta aldapa batetik behera erori zen. Gidaria ibilgailutik atera ezinik geratu zenez, suhiltzaileek atera behar izan zuten laguna. Ondoren, Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide