Urdaibai penalizatuta, Orio bosgarren izan da Kontxako lehen jardunaldian

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 2a

Lehia bizia izan da Kontxako Banderako lehen jardunaldian gizonezkoen estropadan. Zierbena eta Urdaibai ehuneko batzuen aldearekin izan dira lehenengoa eta bigarrengoa 19:26 denbora eginda, eta segundo bat beranduago helmugaratu da Hondarribia, 19:27 denborarekin. Dena dela, epaileek penalizatu egin dute Urdaibai Zierbenaren kalean sartu eta bermeotarren arraunek Zierbenakoenak jotzeagatik. Hala, azken tokira bidali, eta 15 segundoko penalizazioa jarri diote. Laugarren Santurtzi izan da 19:41ekin (orain hirugarren), eta Cabo bosgarren, 19:43rekin (orain laugarren). Oriok 19:47 denbora egin du, eta seigarren tokiarekin konformatu behar izan du. Bermeo penalizatu dutenez, bosgarren tokia du orain.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide