Gorka Etxeberria oriotarrak ez du jarraituko Getariako gizonezkoen trainerua entrenatzen

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 2a

Gorka Etxeberria Getariako traineruaren entrenatzailea (Karkara). Getariako Arraun Elkarteak bere Facebook orrian jarri du oharra. Atzo, larunbata, jakinarazi zuen entrenatzaile oriotarraren erabakia, eta esker oneko hitzak izan zituen klubak. Hona hemen Facebooken jarritako mezua: "Gorka Etxeberriak, aurtengo denboraldiko lanak amaitu berritan, ez duela entrenatzaile karguan jarraituko jakinarazi digu elkarteko zuzendaritza eta arraunlariei. Gorkak sei urte egin ditu G.A.E.ko gizonezkoen traineruaren prestatzaile karguan. Sei urte hauetan 5. postu bat, bi 4. postu, 3. postu bat eta bi K.A.E.1 liga irabazi dizkigu. Elkartetik eskerrik beroena adierazi nahi diogu Getariako Arraun Elkartean egin duen lan on eta haundiagatik. Bere bide berrian munduko zorterik onena izan dezala, bai arraun munduan bai eta bere arlo pertsonalean ere.
Eskerrik asko eta zorte on Gorka!!".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide