Nadeth Agirre: "Ez genuen espero San Juanek zazpi segundo ateratzerik guri"

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 2a

(Karkara.eus) "Gustura joan gara arraunean", aitortu dio Orioko arraunlariak Euskadi Irratiari estropada amaitu ondoren. Hala ere, ez zuten espero San Juanek zazpi segundoko aldea ateratzerik. "Ea datorren igandean zer itsaso dagoen". Helburua Riveira taldea dela ere esan du Nadeth Agirrek. "Gure helburua galiziarrak dira, haiei segundo hori jatea eta behintzat bigarren postua lortzea", esan du. Izan ere, galiziarrak izan dira bigarren gaur, San Juanetik sei segundora.

Sailkapena:

1.-San Juan 10:41:66 2.-Riveira 10:47;76 3.-Orio 10:48;86 4.-Arraun 10:55;40 5.-Hibaika 11:01;42 6.-Donostiarra 11:06;66 7.-Kaiku 11:06;76 8.-Tolosaldea 11:15;66

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide