Orio AEko gizonezkoen `B´ ontzia bigarren atzo, denboraldiko azken estropadan

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko abuztuaren 26a

KAE 2 Ligako azken jardunaldia jokatu zen atzo Kolindresen (Kantabria, Espainia), erlojupeko formatuan, eta Orioko gizonezkoen `B´ontziak bigarren postua lortu zuen 20:40:02 denborarekin. Santoñako traineruarentzat izan zen garaipena, 20:39:84 denborarekin. Atzoko estropadako emaitzak ez ziren puntuagarriak sailkapen nagusirako, eta Orio AEk KAE 2 ligako laugarren postuan bukatu du denboraldia, 145 punturekin. Datorren urtean maila berean jokatuko ditu estropadak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide