Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1968ko abuztuaren 25ean I.Nazioarteko Estropadak jokatu ziren Orioko ibaian. Atzerriko herrialdeetatik etorritako txalupen artean, Oxford talde ezaguneko zortziokoak ere parte hartu zuen lehian.
https://youtu.be/4FwNCDfCLsA
Azpiko emaitza taulan ikus daitekeen bezala, Oriok irabazi zuen Oxford-eko zortziokoaren aurka jokatutako estropada. Bestalde, banakako skiffean Jose Luis Kortarentzat izan zen garaipena. Lehiatik harago, estropadek jendetza juntatu zuten herrian, eta oihartzun zabala izan zuten orduko hedabideetan.