Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak aditzera eman duenez, "15.700 euro inguruko" kostua izan dute berritze-lanek. "Herrira gerturatzen den pertsona orori paseatzeko eremu aproposa eskaintzen dio berritu den bideak. Pasealekuari sarrerak egokitu zaizkio, irisgarritasuna bermatze aldera. Oraindik badira hainbat lan egiteko, baina garrantzitzuena bete da"
, berretsi du alkateak. Manterola Anaiak S.L enpresak egin du obra.