Domingero Eguna, Orion (Karkara.eus)
Larunbatean Domingero Eguna egin zuten Antilla hondartzan, Orioko Surf Taldeak antolatuta. Surfa, mozorroak eta umorea uztartuz, eguraldi eta olatu politak lagun, lagunarteko surf txapelketak eta bazkaria egin zituzten.
Antolatzaileen hitzetan, poztekoa izan zen hamasei urte azpikoen txapelketan izandako partaide kopurua. Guztira hamasei hamasei izan ziren metro erdiko olatuetan lehian aritu ziren neska-mutilak. Open mailan, partaideek taula luzeekin egin zuten txapelketa, eta surflariek ikuskizun ederra eskaini zuten.
Egun osoan zehar, surflari gazte zein helduek mozorroak izan zituzten soinean. Izan ere, antolatzaileen esanetan, ekimena taldeko bazkide guztiak elkartu eta elkarrekin, jai giroan, egun pasa ederra egiteko helburuarekin antolatu zuten.
Ekimeneko argazki gehiago: Karkara.eus