Orioko sorosleak greba egiten ari dira, lan baldintzak hobetzeko eskatzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 30a

Orioko sorosleak greba egiten ari dira. Gipuzkoako hondartzetako sorosleek igandean hasi zuten hiru eguneko greba, eta Oriokoek ere bat egin dute lan baldintzak hobetzea eskatzen duen deialdiarekin. Atzo eta gaur bandera gorriak igo dituzte sorosleek Orioko Antilla hondartzan. Izan ere, gutxieneko zerbitzua eskaintzen ari direnez, ohikoak baino sorosle gutxiago daude lanean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide