Hasi da Orioko XXVIII. estropaden lehenengo jardunaldia

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 21a

11:00etan ekin diote lehiari emakumezkoen ETE ligako traineruek, Orioko itsasaldean. Artean, gizonezkoen KAE 2 Ligako taldeak arraun etxean zeuden beroketa lanetan. Orioko XXVIII. Estropadak hasi dira beraz; bihar, igandea, uztailak 22, Eusko Label eta Eusko Tren ligetako jardunaldia jokatuko da, 11:45ean hasita. Gaurko jardunaldiko argazki gehiago ikusgai, Karkara atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide