Aurten itsasoan jokatuko dira Orioko traineru estropadak

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 17a

Datorren asteburuan izango dira. Larunbat goizean emakumezkoen ETE Ligako eta gizonezkoen KAE 2 Ligako estropadak izango dira, eta igandean Eusko Label eta Eusko Tren ligetako jardunaldiak jokatuko dira.

Orioko traineru estropada eremua Azken urtetan errioan jokatu izan dira traineru estropadak, baina aurten berriz ere itsasoko estropadak berreskuratuko dituztela jakinarazi dute arraun elkartetik. Alde batetik, larunbat goizean, 11:00etatik aurrera, emakumezkoen ETE Ligako eta gizonezkoen KAE 2 Ligako estropadak izango dira. Bestetik, igandean 11:45ean hasita, Eusko Label eta Eusko Tren ligetako jardunaldiak jokatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide