tziar Olasagastiri aurrekalari onenaren saria eman diote (Orio AE)
Orioko emakumezkoen trainerua bigarren postuan egonkortu da Euskotren ligan:
atzo Donostiako Kaiarrriba Banderan eta
gaur Castroko Caixabank Banderan postu horretan sailkatu da, bietan San Juanen atzetik. Bestalde, atzo Itziar Olasagastiri aurrekalari onenaren saria eman zioten Donostian.
Gizonezkoen traineruak bigarren txanda irabazi zuen Donostian, eta
laugarren postuan sailkatu zen sailkapen orokorrean; Urdaibai izan zen garaile. Horri esker, Oriok ohorezko txandan lehiatu da gaur Castron. Beste behin,
Urdaibai izan da nagusi, baina Orio hirugarren iritsi da, Hondarribiaren atzetik.