Castellers de Vilafranca taldeak bederetzi pisuko giza dorrea egitea lortu du Orion

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 14a

Castellers de Vilafranca taldea (Karkara.eus) Eguraldi ederra lagun, eguerdi aldera jende asko bildu da gaur Orioko plazan. Urtero bezala, Bisigu Egunaren egitarauaren barruan marmitakoa banatu dute 12:30ak aldera. Pixkanaka, 13:00etarako plaza inguruak jendez bete dira, Kataluniako Castellers de Vilafranca taldearen ikuskizunaz gozatzeko. Kataluniarrek lau giza dorre ezberdin egin dituzte; bigarrenean, Euskal Herrian zuten errekorra hautsi dute, bederatzi pisuko dorrea eginez. Horretarako, taldekideek hainbat herritarren laguntza izan dute. Argazki bilduma ikusgai Karkara.eus atarian. https://www.youtube.com/watch?v=waNUE8wEu9Y

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide