(Reala)
Gaur hasi dute Reala B taldeko kideek denboraldi-aurrea, eta taldearekin egin du lehen entrenamendu saioa Aritz Aranbarri azkoitiarrak. Aranbarrik Reala C taldearekin du fitxa, baina bigarren taldearekin hasi du denboraldi-aurrea. Ez da Aranbarri eskualdeko taldeko kide bakarra; izan ere, Imanol Alguacil oriotarra da taldearen entrenatzailea, eta Mikel Labaka azpeitiarra bigarrena. Reala Bko prestatzaile fisikoa, berriz, Oier Agirrezabala azpeitiarra da.
(Reala)
Imanol Alguacil Realeko gizonen lehen taldeko entrenatzailea izan zen joan zen denboraldiaren hondarrean, eta Labaka bigarrena. Agirrezabalak ere urte ugari daramatza Reala Bn prestatzaile fisiko lanetan.
Bestalde, Aitor Zulaika azpeitiarra Reala Cko bigarren entrenatzailea izango da datorren deboraldian. Espainiako Hirugarren Mailan den taldearen entrenatzailea Sergio Francisco izango da, eta harekin ariko da lanean Zulaika. Gainera, Reala Bko eta jubenilen taldeko koordintzailea ere izango da azpeitiarra.
(Reala)