Bihar abiatuko dute bigarren etapa, Orioko Antilla hondartzatik.
Marea Urdina, "autismoa gizarteratzea" helburu duen egitasmoa eskualdetik pasa da gaur, eta Urola Kostako igerilari mordoak egin du bat ekimenarekin. Saturraranen hasi den etapa Orion amaitu da, eta Berdin-Berdinak elkarteak eta Orioko Udalak antolatuta, ongi-etorria egin diote herritarrek Marea Urdinari hondartzan. Bihar 07:00etan abiatuko dute bigarren etapa Orioko Antilla hondartzatik, eta Hondarribiara iritsiko da gizartea autismoaren inguruan sentsibilizatzea xede duen egitasmoa.
Argazki bildumako lehen argazkiak Zumaiakoak dira, eta gainontzekoak Orion Marea Urdinari egin zaion ongi-etorrian ateratakoak.
[flickr_set id="72157693004269530"]