Orioko plaza jatetxe erraldoi bihurtzen da Bisiguaren Festan.
Atzo jarri zituzten salgai Orioko Bisiguaren Festako otorduetarako txartelak. Lehen egunean oriotarrentzat ireki zen salmenta, eta gaurtik aurrera herritar orok du txartelak erosteko aukera. Turismo bulegotik jakinarazi dutenez, larunbateko eta igandeko bazkarietarako txartelak agortu dira, eta ostegunean, ostiralean eta larunbatean afaltzeko tokia dago oraindik.
Oriotarrez gain, Tolosako herritar askok deitu du turismo bulegora Bisiguaren Festan parte hartzeko asmoz. "Tolosaldean arrakasta izan ohi du jaiak. Bestetik, Donostiatik, Gasteiztik eta Iruñeatik ere etorriko dira bisitariak Bisigu Festara".
Bisiguaren Festako txartelak turismo bulegoan bertan, edo 943-83-55-65 telefono zenbakira deituta erosi daitezke.