Nadeth Agirre: "Lehen luzean sei segundo atera dizkigu San Juanek; bueltan, paretsu ibili gara"

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 2a

(Karkara.eus) Emakumezkoen traineruko kapitaina pozik agertu da Euskotren ligarako sailkatze estropadako igandeko emaitzarekin. San Juanek egin du denbora onena, 21:49.13; eta Oriok, 22:01.53. "Kanporantz galdu dugun denbora izan da amaieran atera digutena; baina denboraldiko lehenengo helburua bete dugu, sailkatuta gaude", esan du Nadeth Agirrek. Asteburu emankorra izan da zuentzat ezbairik gabe. Bai. Atzoko estropadaren ondoren, Euskotren Ligan sailkatzeko arazorik ez genuela izango bagenekien; hala ere, gaur Zierbenan lorpen hori borobiltzera sartu gara uretara. Baina, tira, denboraldiko lehenengo helburua bete dugu; sailkatuta gaude. Gustura gaur egindako estropadarekin? Estropadari dagokionez kanporantz galdu dugun denbora izan da amaierako segundo diferentzia markatu duena. Alde horretatik pena izan da, baina gertu ditugu, eta horrek indarra ematen digu. Jarraitu irakurtzen Karkara.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide