Euskotren ligan jokatuko du Oriok

Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 1a

Oriotarrak artxiboko irudian. Argazkia: Karkara.eus Atzo Portugaleten eta gaur Zierbenan jokatu dituzte hamabi traineruk Euskotren ligara sailkatzeko estropadak. Horietatik lauk lortu dute ligarako txartela, eta ez da ezustekorik egon. San Juan sailkatu da aurrena, eta Orio bigarren. Beraz, eskualdeak izango du ordezkaritza emakumezkoen arrauneko liga nagusian. Sailkapena: 1. San Juan 2. Orio 3. Arraun Lagunak 4. Hondarribia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide