San Pedro bigarrena: Euskal ezkontza tradizionala Orion

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko uztailaren 1a

Atzo, San Pedro bigarrena, Euskal ezkontza tradizionala antzeztu zuten hainbat herritarrek Orion. Musikariez eta dantzariez lagunduta, ezkontzako partaideek buelta egin zuten herrian goizean zehar, zimitorio azpiko arkuperaino. 13:00ean, han bertan ezkondu zituzten ezkongaiak, ikusle askoren aurrean. Jarraian, plazaraino joan ziren kalejiran, eta 14:30ean bazkaria hasi zuten. Bestalde, 11:30ean hasita, Esperientza eskolako ikasleek taloak egin eta banatu zituzten udaletxe aurrean. Ikusi argazki guztiak karkara.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide