Hasi dira sanpedroak Orion

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 29a

Arratsaldeko zazpietan kultur etxetik aterata, Pello eta Nikolasa erradoiek kalejira egin zuten atzo, hainbat herritarrek, buruhandiek eta txistulariek lagunduta. Plazan bukatu zuten herriko buelta, zortziak baino lehentxeago. Ordurako udaletxeko balkoian ziren Zaragueta eskolako ikasle ohiak eta ordezkariak; berena izan da aurten festei hasiera eman dien etxafegoa botatzeko ardura. Ikusi argazki galeria osoa Karkara.eus webgunean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide