Asteazkenean, giza kateko argazki eta bideo emanaldia eskainiko dute Orion

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 26a

Iban Egigurenek eta Koldo Olariagak ateratako argazkiak eta bideoak proiektatuko dituzte, Salatxo aretoan.

Ekainaren 10eko giza katea Orion. Orioko Gure Esku Dagok ekainaren 10eko giza kateko argazki eta bideo emanaldia antolatu du asteazkenerako. Salatxo aretoan izango da saioa 20:00etan hasita, eta bertaratzen direnek Iban Egigurenen eta Koldo Olariagaren argazkiak eta bideoak ikusteko aukera izango dute. Ondoren, pintxo batzuk jango dituzte lagun giroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide