Elkarretaratzea egin dute Orion, "La Manada" auziaren epaia salatzeko

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 22a

12:30ean bildu dira herriko hezkuntza komunitateko ordezkariak eta herritarrak

Elkarretaratzea egin dute gaur Orion. (Aiora Larrañaga) Orioko Herri Ikastolak deitu du elkarretaratzea 12:30erako, "La Manada" auziaren epaia salatzeko. Ikastolako eta Zaragueta Herri Eskolako irakasleek, herritarrek, eta hainbat udal taldetako ordezkariek parte hartu dute elkarretaratzean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide