Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbata San Joan bezpera izango denez, San Joan sua piztuko dute auzoan
Iazko Anibarko Portuko Jaietan haurrak dantzan.
Anibarko Portuko jai batzordeak egitarau zabala antolatu du larunbaterako. Ostiral arratsaldean abiatuko dituzte auzko festak txupinazoa botata, eta jarraian buruhandiekin kalejira egingo dute auzoa jai giroan murgiltzeko. Aurtengoan ere adin guztietako herritarrengan pentsatuta prestatu dute egitaraua: haurrentzako jolasak, mus txapelketa, San Joan sua eta erromeria izango dira, besteak beste.
Horrez gain, Orioko Udalak auzoan erabilera anitzeko kirol gune berria jarri duela aprobetxatuz 3X3 Futbol Txapelketa ere antolatu dute. 7-14 urte bitarteko haurrek parte hartu dezakete txapelketan. Alde batetik, 2008-2011 urteetan jaiotakoek ostiralean jokatuko dituzte partidak, eta bestetik, 2004-2007 urteen arteetan jaiotakoek larunbatean.
3x3 Futbol Txapelketan parte hartu nahi dutenek Anibarko Portuko Kaiua tabernan eman dezakete izena ostirala bitartean. Inskripzioa doakoa izango da.
EGITARAUAOstirala, ekainak 22
- 19:00. Txupinazoa, buruhandiak eta kalejira trikitilariekin.
- 20:00. Trikipoteoa.
Larunbata, ekainak 23
- 11:00. Diana trikitixarekin.
- 11:00. Puzgarriak, apar festa eta haur jolasak.
- 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan.
- 12:00. Sardina jana eta sagardoa txotxean.
- 13:00. Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa. Saria afaria bi lagunentzat.
- 14:30. Lagun arteko bazkaria. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, eta antolatzaileek parrila jarriko dute.
- 15:30. Mus Txapelketa.
- 17:00. Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana.
- 19:30. Erromeria Bide Batez taldearekin.
- 21:30. Lagun arteko afaria. Bakoitzak bere afaria eraman beharko du, eta antolatzaileek parrila jarriko dute.
- 22:30. San Juan sua piztuko dute.
- 23:00. Erromeria Bide Batez taldearekin.