Kuadrillen arteko batel lehiaketa antolatu du Orioko Ikastolak

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 13a

Ekainaren 29an jokatuko da batel estropada, arratsaldeko 17:30ean.

Orioko Herri Ikastolak kuadrillen arteko estropada antolatu du, sanpedroetako festa programaren barruan. Azken urtetan egin izan zuten triatloi txikiaren ordez jokatuko dute batel lehiaketa. DBH4ko ekintzailetza taldeko ikasleek antolatu dute ekimena. Estropadan parte hartu nahi duten lagun kuadrilletako edo taldeetako partaideek, 14 urte izan behar dituzte gutxienez. Izen ematea ekainaren 20a baino lehenago egin behar da Karelan, ikastolako idazkaritzan edo kultur etxean. Izen emate orria eta estropadako araudi osoa deskargatzeko, egin klik hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide