Urrezko bost domina Oriora, Euskadiko aulki mugikorrean

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 12a

Orioko kideak, Legution. (Argazkia: Joxemari Olasagasti) Larunbatean, ekainaren 9an, aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Legutioko urtegian. Orio Arraun Elkarteko zortzi ontzik parte hartu zuten estropadetan, eta guztira, zazpi domina irabazita itzuli ziren herrira. Gizonezko beteranoek, emakumezko jubenilek, gizonezko jubenilek, lemazaindun lauko gizonezko absolutuek eta lemazain gabeko biko gizonezko absolutuen kategoriek lortu zuten podiumeko lehenengo postuan sailkatzea. Zilarrezko domina, berriz, gizonezko jubenilen binako laukoak lortu zuen, eta hirugarren postuan sailkatu ziren lemazain gabeko bikoan gizonezko jubenilak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide