Sutea izan da Orioko Izarra kaleko garaje batean

Urola Kostako Hitza 2018ko ekainaren 11

Gaur eguerdian sutea izan da Orioko Izarra kaleko garaje batean. 12:00ak aldera jaso dute larrialdi zerbitzuek bizilagun baten abisua, eta han jarraitzen dute uneotan suhiltzaileek. Sua itzaldu dute jada, baina garajea aireztatzen ari dira. Autorik ez zegoen garajean sua piztu den unean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide