Oria ibaiko ontziolek historian izandako garrantzia landu dute Arraunetxean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 8a

Oria ibaian ontziolek historian zehar izan duten garrantzia landu zuten atzo Arraunetxean egindako hitzaldian. Bertan izan ziren Lourdes Salsamendi, Jose Angel Zaldua, Beñat Ibaieta Bateleroen Elkarteko zuzendaria eta Karmen Agües EHUko udako ikastaroetako zuzendaria. 40 pertsonatik gora gerturatu ziren hitzaldira, eta balorazio "oso ona" egin dute udaletik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide