Oraindik salgai daude Rafa Ruedak Orion emango duen kontzerturako sarrerak

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 4a

Ostiralean emango du kontzertua Kultur etxean, iluntzeko 22:00etatik aurrera.

Ibilbide oparoa egin du azken urtetan Rafa Rueda abeslari eta gitarra jotzaile mungiarrak; bai bakarlari gisa, eta baita zenbait talde eta musikarirekin batera. Esaterako, Broken Bihotz eta Pi L.T. taldeetako abeslaria izan da, eta 2015etik Zarauzko Lou Topet taldeko partaidea da. Bere izenpean zazpi disko ditu argitaratuta, eta beste taldeen kolaboratzaile gisa ere beste hainbat. Sarrerak salgai 100 sarrera jarri zituen udalak kultur etxean salgai, aforoa bete artekoak, eta oraindik geratzen dira batzuk. Bost euroren truke eros daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide