Orioko 'itsas doinuen' grabaketa egin du Salatxo Abesbatzak

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko ekainaren 2a

Abestiak grabatzen ari dira gaur, herriko kultur etxean. Musika eskolako haurrek ere abesti bat interpretatu dute.

Salatxo Abesbatza grabazioan (Karkara.eus). Gipuzkoako kostaldeko hainbat herri Itsas ertzeko euskal doinuen izeneko proiektuan ari dira parte hartzen, tartean, Orio. Egitasmoaren helburua da itsasoarekin, arrantzarekin eta oro har herri bakoitzaren nortasuna islatzen duten hiru abesti historiko disko batean jasotzea, soinu-banda modura. Itsas ertzeko euskal doinuen lan horretan, Oriori dagozkion piezak gaur hilak bi, larunbata, grabatu dituzte Salatxo abesbatzak eta Danbolin Musika Eskolako haurrek. Imanol Urkizu aritu da koordinazio lanetan. Orioko Udalak, kostaldeko hainbat udalekin batera, sustatutako egitasmoa da. Argazki gehiago: Karkara.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide