Urtero ospatzen den Kukuarri eguna aitzakia hartuta, Talai Mendi elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu aste osorako. Gaur, larunbata, haurrei zuzendutako kirol jarduerak izan dira: kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatu dute, eta elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera ere izan dute txikienek.
Argazki guztiak ikusteko, jo Karkara.eus atarira.