Erabilera anitzeko kirol kantxa jarri du Orioko Udalak Anibarko Portuan

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko maiatzaren 23a

Saskibaloi kantxa zegoen lekuan, erabilera anitzeko kirol kantxa instalatu du udalak. Saskibaloian, eskubaloian edo futbolean aritzeko aukera emango die bizilagunei.

Argazkia: Orioko Udala. Manufacutras deportivas enpresak egin ditu egokitzapenak, eta 17.900 euroko kostua izan dute lanek. Instalazio amaitu duten arren, lurreko marrak pintatu behar dituztela jakinarazi du udalak. Egokitzapenei esker, bizilagunek saskibaloian, eskubaloian edota futbolean aritzeko aukera izango dutela azaldu dute udaletik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide