Itxaspeko bidea eta beste mendiko bide batzuk garbitzen ari dira egunotan Orion

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko maiatzaren 23a

'Txukun' enpresa ari da lan horietaz arduratzen. Itxaspeko bidea, mendiko ibilbideak eta oinezkoentzako hainbat bide garbituko dituzte.

Argazkia: Orioko Udala. Ohi bezala, uda sasoia iritsi aurretik hainbat lan egiten ditu udalak; horien artean, mendiko bideak txukuntzea. Horretan ari da egunotan Txukun enpresa. Itxaspekoa da garbituko duten bideetako bat. Horrez gain, mendiko ibilbideak ere garbituko dituzte, "herritarrek eroso erabili ahal ditzaten". Aste honetan bertan amaitzea espero du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide