Argazkia: Karkara.eus.
Urtero bezala, Antilla hondartza inguruak garbitzeko hitzordua jarri dute Orioko Surf Taldeak eta Herrio Natur Taldeak elkarlanean. Hondartza garbitzeko zerbitzua martxan da dagoeneko, baina arrokak eta hondartza ingurua garbituko dituzte.
Goizeko 10:30etik aurrera elkartuko dira Antillan, larunbatean. Herritarrak auzolanean parte hartzera gonbidatu dituzte, eta boluntarioek hamaiketakoa ere izango dutela zehaztu dute antolatzaileek.