Orio eta Getaria garaile Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko maiatzaren 20a

Gizonezko seniorretan nagusitu dira oriotarrak, eta gizonezko jubeniletan, berriz, getariarrak

Gogotik astindu dituzte banderak getariarrek (Argazkia: Nerea Uranga) Mutrikun jokatu da gaur azken saioa trainerilletan, eta erabakita gelditu dira Gipuzkoako Txapelketako irabazleak. Getariak gizonezko jubeniletan irabazi ditu bai trainerilla txapelketa, bai liga, eta ospatzeko, banderekin udaletxeko balkoira atera dira arraunlariak gaur eguerdian. Kalejiran joan dira udaletxeraino, eta ez da suziririk falta izan garaipenaren berria herri osora zabaltzeko. Eskualdean egon da garaile gehiago ere: izan ere, gizonezko seniorretan oriotarrek irabazi dute txapelketa. Ligan, berriz, bigarren gelditu dira, Hondarribiaren atzetik. Emakumezkoetan, Oriok ezin izan du txapelketako bandera lortu, San Juanek sei segundo atera baitizkio. Ikusi emaitzak eta denborak, honako dokumentuan: Trainerillak2018-05-20

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide