Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"L´Hermione" fragata, munduko itsasontzi historiko ederrenetako bat bezala izendatua dagoena, ez zen Pasaiako Itsas Festibalaren atzoko irekiera ekitaldira iritsi, hasiera batean espero zen bezala.
https://youtu.be/Pfy3SO64N2g
Ibon Gaztañazpi L´Hermione fragatan da egunotan, beste laurogei marinel ingururekin batera. Tripulazioak hilaren 11ean ekin zion zeharkaldiari Algarveko Portimao herrian, eta Pasaiara atzo iristea espero zuten, egunotan ospatzen ari diren Itsas Festibaleko irekiera ekitaldian parte hartzeko. Itsas baldintza gogorren ondorioz, fragata zailtasunak ari da izaten itsasbidea behar bezala burutzeko.