Lierni Irizarrek lan berria aurkeztuko du bihar Donostian

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko maiatzaren 17a

Orion bizi den idazle eta psikoanalistak sufrimendua, gaixotasuna eta heriotza ditu hizpide bere azken liburuan. Ekitaldia arratsaldeko 20:30ean hasiko da, San Jeronimo kaleko jarduera aretoan.

Banalidades Contemporáneas: lenguaje, sufrimiento, enfermedad y muerte liburua aurkeztuko du bihar ostirala, maiatzaren 18a, Donostian, Lierni Irizar psikoanalistak. Orion bizi den idazleak -hainbat liburu plazaratu ditu psikologiaren bueltan- bere azken lanaren gakoak emango ditu 20:30etik aurrera, Alde Zaharrean dagoen San Jeronimo kaleko jarduera aretoan (sotoan). Bertan egongo dira Lierni Irizar liburuaren egilea, Liana Velado Morla psikoanalista, eta Cosme Sanchez gizarte langilea. Sarrera dohainik da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide