Hainbat ekimen antolatu ditu Orioko AEK-k datozen asteetarako. Hil honen amaieran, esaterako, AEK-ko ikasleek saio teorikoak alde batera utzi eta kalera joko dute. Zehazki, porturantz abiatuko dira, herriko arrantzaleen eta saregileen lana gertutik ezagutzeko.
Bestetik, Mintzalaguna ekimenak antolatuta, orientazio ikastaroa egingo da ekainaren 3an Aiako Pagoetako Parke Naturalean. Goizeko 10:00etan saio teoriko labur bat jasoko dute parte hartzaileek, eta ondoren, distantzia ezberdinetako ibilbide bat egiteko aukera izango dute. Iparorratza eta mendiko oinetako erosoak eramateko gomendatu dute AEK-tik. Interesatuek Orioko AEK-n eman dezakete izena, maiatzaren 29a baino lehen.