Mandalara kultur taldeko kideak, Tabakalerako Impact Hub aretoan. (Argazkia: Mandalara)
Egunerokoan eta giza harremanetan "bihotzari kasu egitearen garrantziaren" inguruko dokumentala da Joan Muñozek zuzendutako
Ulu, un latido universal ikus-entzunezkoa. Apirilean Donostiako Printzipe zinema aretoan izan zen Muñozen lanaren emanaldia, eta bertan izan ziren Orioko Mandalara kultur taldeko kideak. Hurrengo egunean, aldiz, Muñozekin topaketa bat izan zuten Tabakalerako Impact Hub aretoan.
Maiatzaren 23an, Orion izango da Mandalarako kide bati euskarazko testigantza jasotzen. Ondoren, dokumentalera gehituko du herritarrari egindako elkarrizketa.