Sarituak udaletxean (Karkara.eus)
Eskola umeen literatur lehiaketako sariak banatu ziren udaletxean atzo arratsaldean, ostiralarekin. Ekitaldira gerturatu ziren ikasleek eta gurasoek leporaino bete zuten batzar aretoa. Orioko Udaleko ordezkari gisa, Jose Angel Zaldua alkateak eta Jabier Zabaleta euskara teknikariak banatu zituzten lehiaketako sariak.
Sarituen zerrenda ikusteko klikatu gainean.