Talai Mendi elkarteak egitarau oparoa antolatu du Kukuarri asterako

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko maiatzaren 7a

Urtero ospatzen den Kukuarri eguna aitzakia hartuta, Talai Mendi elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu maiatzaren 23tik 27ra bitartean.

Usadioari jarraituz, aurten maiatzaren 27an ospatuko da Kukuarri eguna, hileko azken igandean. Azken urtetan egin bezala, Orioko Talai Mendi elkarteak Kukuarri astearen 6. edizioa antolatu du. Herritarrek hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute maiatzaren 23tik 27ra bitartean: Maiatzak 23, asteazkena 17:00-20:00 Slackline-a herriko plazan Maiatzak 24, osteguna 17:30 Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin Maparen laguntzarekin herrian ezkutatutako mugarri eta lekuak aurkitu beharko dituzte partaideek. Edozeinek parte har dezake: bakarka, familian edota taldean. Talai Mendi elkartean emango saio hasiera jokoari. Maiatzak 25, ostirala 21:30 Bilbao Mendi Film Festival-eko film laburren proiekzioa kultur etxean*: - In Perpetual Motion - Uruca II - Bugaboos edition - The Last Honey Hunter - Psycho Vertical * Aurrez gonbita hartu beharko da kultur etxean, maiatzaren 14tik aurrera Maiatzak 26, larunbata 16:00-19:30 Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da 16:00-19:30 Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango du nahi duenak Maiatzak 27, igandea, Kukuarri eguna 10:00 Irteera herriko plazatik 11:00 Tontorreko gurutzean elizkizuna Ondoren, salda eta pintxo beroak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide