Fatiha Hajji Babaren margoak izango dira ikusgai gaurtik aurrera Orioko Kultur etxean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko maiatzaren 7a

Koadro bizi bezain ilunak pintatzen ditu, gerrak eta miseriak zipriztindutakoak; baina, aldi berean, oso alaia du aldartea. Kontraesan horretatik elikatzen da bere sormen-lanetarako. Maiatzaren 27ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa.

Fatiha Hajji Baba (Monlay Boussalham, Maroko, 1962) pintorea da. Duela 26 urte utzi zuen Maroko, eta, hainbat tokitatik pasatu ondoren, Azkoitian jarri zen bizitzen duela hamahiru urte. Han topatu du horrenbeste urtez bilatu duen lasaitasuna, eta bertan ematen ditu orduak eta orduak pintura-lanak sortzen, beti olio-pintura erabiliz. Emakumearen, pobrearen eta migratuaren azaletik pintatzen du Hajjik. Deserrian bizi izan dituen bidegabekeriak direla-eta, errazago identifikatzen da "arazoak dituen jendearekin". Koadro bizi bezain ilunak pintatzen ditu, gerrak eta miseriak zipristindutakoak; baina, aldi berean, oso alaia du aldartea. Kontraesan horretatik elikatzen da bere sormen-lanetarako. Maiatzaren 21era bitarte izango dira bere lanak ikusgai, Orioko Kultur etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide