IRUDIETAN: Eguraldia lagun Orioko 25. Artisau Azokan

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko maiatzaren 6a

Gaur igandea, maiatzak 6, goizeko 11:00etan zabaldu dituzte artisautza postuak Orioko plazan. Eguraldiak lagunduta, herritar eta bisitari ugari hurbildu da azokara goiz eta eguerdi partean. Arratsaldeko 19:00ak arte bertara gerturatzen direnek aukera paregabea izango dute  askotariko artisautza lanak ikusi eta produktuak dastatu zein erosteko. Bitxiak, sendabelarrak, janaria, eztia, zeramika, zurezko tailak, arropak, xaboiak eta ukenduak daude salgai bertan. Azokaren 25. edizioa da aurtengoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide