"ÍCARO: azken hegaldia" ikuskizuna izango da maiatzaren 13an Etxeluze Gaztetxean

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko maiatzaren 3a

Ekimen berezia antolatu dute Etxeluze Gaztetxean maiatzaren 13rako: Butoh diziplinako dantza emanaldia izango da.

Dantza mota hau Japonen sortu zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean jasaten ari ziren gizarte-mugimenduen espresio artistiko gisa. Mugimenduaren sortzaileak, Tatsumi Hijkatak, gorputzaren eta ezkutuko munduaren arteko harremana aztertzen zuen bere obretan; butoh dantzaren bitartez, gizartean tabu ziren gaietan murgildu zen. Orlad Verdu dantzaria igoko da Etxeluzeko oholtzara. Oracles antzerki taldeko kideak "ÍCARO, azken hegaldia" lana aurkeztuko. Saioaren ostean, mugimendu artistiko honen inguruko solasaldi irekian parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide