Bi Bala musika taldeak agur esan die oholtzei

karkara.eus Aktualitatea. 2018ko apirilaren 28a

Bost urteko ibilbidea egin du Iñaki Gurratxaga oriotarra partaide den musika taldeak.

Hauxe da Bi Bala taldeak herenegun, apirilaren 26an, sare sozialetan argitaratutako oharra: "Duela bost urte, gaurko egunez eman genuen gure lehen kontzertua Bergarako gaztetxean. Urtemuga ezin  aproposagoa da beraz, Bi bala taldearen agurra iragartzeko. Uztera goaz. Eskerrikasko bost urte eder hauetan lagun izan zaituztegunoi. Lazkaon agurtzea zen gure intentzioa, baina istripu bat tarteko, gure asmoa zapuztu da. Azken kontzerturik izango balitz, iragarriko genizueke. Eta bestela, hauxe da gure agurra".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide