Oriotar ugarik salatu dute Iruñeko sexu erasoaren epaia

Onintza Lete Arrieta 2018ko apirilaren 27a

Nafarroako Lurralde Auzitegiak ez ditu bortxaketagatik kondenatu Iruñean neska bat erasotu zuten bost gizonezkoak. Abusua dela erabaki dute epaileek, eta horrek gizartearen zati handi baten haserrea eragin du. Atzo jakin zen sententzia, eta arratsaldean elkarretaratzeak eta manifestazioak egin ziren hiriburu eta herri askotan, tartean Urola Kostako hainbat herritan. Gaur, Orion elkartu da herritar ugari plazan, Xaltxerak talde feministak deitutako elkarretaratzera. Oriotar asko bildu denez, manifestazioa egitea erabaki dute, eta herrian buelta egin dute. Manifestazio zaratatsuaren leloa izan da Ez da abusua, bortxaketa baizik. Orioko Udalak bat egin du elkarretaratze deiarekin. Bestalde, bihar Iruñean nazio mailako protesta egingo dute, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta. Hitzordua 12:30ean da, Nafarroako Lurralde Epaitegiaren aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide